Edukira joan

Dea Matrona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dea Matrona
Jatorria
Ezaugarriak
Dea Matronaren beste irudia.

Dea Matrona ("jainkosa ama jainkotiarra") mitologia zeltan Marne ibaiaren tutoretza-jainkosa zen. Antzinako Galian Marne ibaiak ere Matrŏna izena zuen.[1] Marne ibaiari Matrona izenez aipatzen duten antzinako egileen artean Julio Zesar, Amiano Martzelino, Ausonio eta Sidonio Apolinar daude. Haren semea Maponos zen. Bere irudiak ohikoak ziren. Buztinezkoak ziren, merkeak, santutegietan eta etxeetan gurtzeko.

Normalean, jainkosa ama gisa irudikatzen zen, umetxoei bularra ematen edo frutak, beste jaki batzuk edo txakur txikiak magalean eramaten. Eskualde askotan, Matrona horiek hiruko taldeetan (triadak) irudikatzen ziren, edo, bakanago, biko taldeetan. Jainkotiar triada horren barruan, "Deae Matres" edo "Deae Matronae" bezala ezagutzen zen.[2]

Gurtza-mota hori Europako iparraldeko leku askotan (Matres eta Matronae) ere eman zen, ez bakarrik eremu zeltetan. Beste figura erlijioso eta mitologiko garaikide batzuen antzekoa zen, baita ondorengoetan ere, hala nola Moirak, Furiak, Nornak edo Parcak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Charlton T. Lewis and Charles Short (1879). "A Latin Dictionary, 'Matrona'". Perseus, Tufts University. Retrieved 1 May 2014.[1]
  2. Miranda J. Green (1989). Symbol and Image in Celtic Religious Art. Routledge. 188–204.or. ISBN 0-415-08076-2. [2]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]